Alderdi ezkertiar bat legez kanpo utzi du Errusiak
MOSKU. «Muturrekoa» izateagatik, Moskuko auzitegi batek AVN Herri Borondatearen Armada ezkerreko alderdia legez kanpo utzi du. Errusiako Justiziak argudiatu duenez, alderdiak hainbat erreforma konstituzional sustatu nahi zituen, «legez kanpoko zenbait proposamen eginda». Alderdiko ordezkariek jakinarazi dute Moskuko auzitegiaren aurka helegitea jarriko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu