Europako hauteskundeak

Alderdi independentistak nagusi Flandrian eta Eskozian

Lehenbiziko aldiz, N-VA alderdia izan da Belgikan gehien bozkatua.

Berria
2014ko maiatzaren 26a
11:25
Entzun

N-VAk Belgika osoko botoen %18,4 jaso ditu, 2009ko bozetan baino bost puntu gehiago. Atzean utzi ditu gainerako alderdiak: CD&V kristaudemokrata flandriarrak (%13,2), liberalak (%10,9, bi puntu irabazita) eta PS sozialista frankofonoak (%8,8, ia bost puntu galduta). Vlaams Belang eskuin muturreko alderdiak botoen ia erdiak galdu ditu, eta %4,62ra jausi da.

Eskozian SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak botoen %28,99 jaso ditu, eta aurreko hauteskundeetan lortutako bi eurodiputatuak mantentzea lortu du. 2011ko Eskoziako Parlamentuko bozekin alderatuta, hiru puntu galdu ditu. Alderdi laborista ere jaitsi egin da, eta bigarren geratu da, botoen %25,7rekin. Haien ostean, kontserbadoreak (%18,3), UKIP (%10,3); Berdeak (%7,7) eta Liberal Demokratak (%6,8).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.