Mundua

Alderdi Laboristak Israelgo Parlamentua desegiteko mozioa babestuko du

2008ko ekainaren 23a
17:21
Entzun
Israelgo Parlamentua desegiteko mozioa aztertuko dute etzi, eta Alderdi Laboristak -gobernuko kideetakoa da- ekimena babestea erabaki du. Hain zuzen, besteak beste Ehud Barak alderdiko buru eta Israelgo Gobernuko Defentsa ministroak sustatuta aztertuko dute mozioa.

Ehud Olmert lehen ministroak kargua uzteko presio handia du, ustelkeri kasu batekin lotzen dutelako -ikertzen ari dira-. Oposizioko alderdiek etzi haren kontrako zentsura mozioa aurkezteko asmoa daukate. Olmertek duela gutxi jakinarazi zuen mozioaren alde egiten duten ministro laboristak exekutibotik bidali egingo dituela. Alderdi Laboristak gaur ekimenaz egin duen bozketan, bost ministrok ez dute parte hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.