Alderdi Liberalak aliatuak beharko ditu gehiengo osoa eskuratzeko

AGENTZIAK - OTTAWA
2006ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Stephen Harpen buruzagi kontserbadorea izango da Kanadako lehen ministro berria, asteleheneko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren. Alderdi Kontserbadoreak irabazi zituen, baina ez zuen gehiengo osoa lortu: Legebiltzarreko 308 eserlekuetatik 124 lortu zituen, eta beste 31 behar ditu gehiengo absolutua eskuratzeko. Hala, aliatuak bilatu beharko ditu. Ontario eskualdean eskualde populatuena eta Quebecen oso emaitza onak eskuratu zituen. Bloke Quebectarra (BQ) koalizio independentziazalearen kalterako izan zen hori; izan ere, BQk botoen %6 galdu zituen 2004ko bozekin alderatuta (%48 jaso zituen orduan)eta, beraz, hiru eserleku gutxiago izango ditu Ottawan.

Quebec, aldaketaren giltza

Gobernuan 12 urte zeramatzan Alderdi Liberalak ezin izan du gainditu ustelkeria auziak eragin dion zama. Batzorde independente batek frogatutzat eman zuen Quebecen ustelkeria egin zuela: diru publikoa erabili zuen bere jarraitzaileak saritzeko. Oposizioak zentsura mozioa aurkeztu zuen eta Paul Martin lehen ministro liberalak galdu zuen. Atzo, emaitzak jakin ondoren, alderdiko buruzagitza utzi zuen.

Quebecen Bloke Quebectarra nagusitu arren, kontserbadoreen emaitza onek behera eginarazi dute. Kontserbadoreek ez zuten eserlekurik lortu 2004an eta herenegun bigarren geratu ziren, botoen %24rekin. Liberalek oso emaitza onak lortu ohi zituzten, baina oraingoan 21 diputatutik 13ra jaitsi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.