Frantziako eskuin muturreko indarrak batuko dituen aliantza bat sortu nahi du Jean-Marie Le Pen buruzagi nazionalistak: Rassemblement Bleu-Blanc-Rouge. Le Penen asmoa litzateke aliantza honek bere baitan hartzea Fronte Nazionala bera, baina egun alderdiko buru den Marie Le Pen ez dago halakorik egiteko prest.
Jean-Marie Le Pen buruzagi historikoak abuztuan utzi zion Fronte Nazionaleko zuzendaritzako kide izateari, alderdiak kargua uztera derrigortu ostean. Orain haren alaba da alderdiko burua.