Alguirdas Butkevicius Lituaniako Alderdi Sozialdemokratako buruzagiak eman du gobernua osatzeko akordioaren berri, eta iragarri du presidentea Alderdi Sozialdemokratakoa izango dela. Asteon adostuko dute gobernu ardurak nola banatuko dituzten hiru alderdien artean.
Botoen %90 zenbatuta, Lituaniako Parlamentuan 38 eserleku eskuratu ditu Alderdi Sozialdemokratak. Lanaren Alderdiak, berriz, 30 diputatu lortu ditu, eta Ordena eta Justiziak 11. Orotara, koalizioko kideek 141etik 79 diputatu izango dituzte; erdiak baino gehiago. Egungo lehen ministro Andrius Kubiliusen Aberriaren Aldeko Batasuna alderdiak eta haien aliatu demokristauek 33 eserleku eskuratu dituzte.
Gutxieneko soldata igotzea, gizarte laguntzak ugaritzea eta eurorako sarrera 2015era atzeratzea proposatu du Alderdi Sozialdemokratak.