Bost herrialdek gutxiago gastatzeko eta hobeto gastatzeko eskatu diote Europako Komisioko presidenteari bidali dioten eskutitz batean. Alemania, Frantzia, Herbehereak, Finlandia eta Erresuma Batua izan dira testua sinatu dutenak, eta "efikazia" eskatu dute Europako gastuetan. Atzo amaitu zen Europako goi bileran egin zuen proposamen hori Erresuma Batuko lehen ministro David Cameronek.
Finantziazio markoaren sinplifikazioa eta gastu konprometituen jarraipen zorrotza dira idatzian azaltzen diren ezaugarri batzuk. Beste herrialde guztiei luzatu zien Cameronek proposamenarekin bat egitea, baina batzuk ez dute begi onez ikuste, batez ere, azken urteetan Europako Batasunean sartu diren herrialdeek.
mundua
Alemania, Frantzia, Herbehereak, Finlandia eta Erresuma Batuak aurrekontua izozteko eskatu diote Europari
Hurrengo urteetako erronkak ez duela gehiago gastatzea izan behar dio testuak, hobeto gastatzen saiatu beharra dagoea baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu