Asteazkenean Alemaniako Parlamentuak berretsi egin beharko du gaur Alemaniako Gobernuak hartu duen erabakia. Besteak beste, Charles Gaulle hegazkinontzia babestera fragata bat bidaltzea eta hornikuntza zein segurtasun lanetan Frantziako armadari laguntzea erabaki du Angela Merkelen gobernuak. Horretarako, 1.200 soldadu bidaliko dituzte.
Besteak beste, satelite bidez eta hegazkin bidez zainduko dute EIren hedapena hura indarrean dagoen herrialdeetan.
Neurri horrekin Alemaniak Frantziari lagundu egingo dio Estatu Islamikoaren kontra hark hasitako ofentsibari.
Ursula von der Leyen Alemaniako Defentsa ministroak irrati katea batean nabarmendu du ez dutela Bachar Al Asad babestuko: "Ez dugu eskuak odolez zikinduta dutenekin elkarlanik egingo".