Alemaniak berriz atzeratu du nazi baten epaiketa

2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
BERLIN. John Demjanjuk nazi ukraniarraren kontrako epaiketa atzeratu du berriz Municheko auzitegiak. Gerra krimenen ustezko erantzuleak 90 urte ditu, eta osasun arrazoiengatik atzeratu dute bere agerraldia. Hamasei hilabeteko auzibidearen ostean, aldeko eta kontrako frogak aurkezteko fasea ixteko dago oraindik. Sobibor kontzentrazio esparruan 28.000 judu hil izana leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.