Alemaniak elkarrizketa babestu du Kieven
Alemaniak «ahalegin guztiak» egingo ditu Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka bide diplomatikoetatik bideratzeko, Annalena Baerbock herrialdeko Atzerri ministroak atzo Kievera egin zuen bisitan adierazi zuenez. Prest agertu zen Normandiako laukoaren foroa —Alemania, Frantzia, Errusia eta Ukraina— biltzeko. Baerbock Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovekin bilduko da gaur, Moskun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu