Baviera Alemaniako eskualdekontserbadoreenetako bat den heinean, iraultza antzeko zerbait gertatu da igandean egin ziren hauteskundeetan; izan ere, azken 46 urteotan Bavierako Legebiltzarrean botoen %50 baino gutxiago erdietsi du gehiengo osoaren jabe izan den CSU alderdi kristau-demokratak. CSU, zehazki, botoen %43,3rekin geratu da; 2003. urtean egin ziren hauteskundeetan bozen %60,7 bereganatu zuen.
Erwin Huber buru duen alderdiaren porrota, baina, ez da SPD Alderdi Sozialdemokratarentzat mesedegarria izan; horrek botoen %18,6 besterik ez baitu lortu, orain dela bost urte baino puntu bat gutxiago, hain zuzen ere. Bi alderdi handi horien atzean, etiketarik gabe aurkeztu zirenak dira hirugarren sailkatu, botoen %10 eskuratuta. Grunnen alderdi ekologista hirugarren izatetik gertu gelditu da, botoen %9,4 lortuta. Gora egite nabariena, baina, FDP Alderdi Liberalak du izan, botoen %7,9 jaso baitu, 2003an, aldiz, hautetsiak lortzeko gutxieneko %5eko muga gainditzea ez zuen lortu. Egoera horretan geratu da, berriz, ezkerreko Die Linke koalizioa, botoen %4,4 jasota.
Koalizioa egin beharrean
«CSUrentzat egun mingarri etagoibela da». Erwin Huber presidenteak emaitzak espero zituztenak baino dezente okerragoak izan direla aitortu du: «Hautesleek gobernu koalizio bat osatzera behartu gaituzte, eta horretan ibili beharko dugu, beste aukerarik ez baitago».
CSUren porrot historiko horrek eraginik izan dezake aginte federalean, Bavierako kristau-demokratak Alemaniako kantziler Angela Merkelen CDU alderdiarekin aliatuta baitago gobernuan. Merkelen asmoa da CDU-CSU koalizioak irabaz ditzan datorren urteko udazkenean egitekoak diren Bundestag Legebiltzar federalerako hauteskundeak. Horietan gehiengoa lortuz gero, Merkelek nahiko luke bertan behera utzi SPD Alderdi Sozialdemokratarekin hitzartutako koalizio handia. CSUren porrotak zailago egiten dio asmoa gauzatzea.
Alemaniako Bavieran galera larria izan du CSUk, gehiengo osoa galduta
Azken 46 urtetan aurreneko aldiz galdu dute gehiengo osoa; botoen %17,4 galdu dute azken bozekiko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu