Istripua arratsaldeko lauak aldera gertatu zen; 50 lagun inguru patinatzen ari ziren unean. Oraindik ez da zehaztu zerk eragin zuen ezbeharra bain, antza denez elurteak eragin zuen. Izotz jauregiko teilatuan elur asko pilatu baitzen egun osoan. 300 polizia, suhiltzaile eta soldadu aritu dira salbamendu lan zailetan.
Antza denez, elurrak oztopo ugari eragin ditu salbamendu lanetan. Teilatuan pilatuta dagoen elur kopuru handiak eraginda teilatua guztiz eror daitekeen beldur dira. Hori dela eta, zain daude egoera hobetu eta izotz jauregiaren teilatupean harrapatuta geratu diren lagunak ateratzen saiatzeko. Gau osoan jasan behar izan dituzten tenperatura hotzak kontuan hartuta gehienak hilik egongo direla uste dute.
Alemania
Alemaniako izotz pista bateko teilatua erori ostean 11 lagun hil eta 30 inguru zauritu dira azken datuen arabera
Hildakoak 11 direla diote azken zenbaketek, hala ere, hildako gehiago egon daitezkeela uste dute. Gainera 30 lagun inguru zaurituta duade Alemaniako izotz pista batean gertatutako ezbeharraren ondorioz. Bad Reichenhalleko (Bavaria) izotz jauregiko sabaia erori egin zen atzo. Hildakoen artean hainbat ume daude jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu