Mundua

Alemaniako Poliziak "hilketa eragotzi" du ikastetxe batean

Bi ikaslek "sarraskia" eragin nahi zuten bihar Kolonian. Poliziaren operazioaren ondoren, haietako batek bere buruaz beste egin du eta bestea atxilotu egin dute.

2007ko azaroaren 19a
12:02
Entzun
Alemaniako Poliziak gaur jakinarazi duenez, Kolonian Georg Büchner Gymnasium ikastetxean "hilketa eragotzi" du asteburu honetan. Haren arabera, ikastetxeko bi ikaslek "sarraskia" eragin nahi zuten bihar han bertan.

17 eta 18 urteko bi ikasle aipatu ditu Poliziak -biak mutilak-, eta, esan du haietako batek bere buruaz beste egin zuela ostiralean Kolonian, poliziak atzetik zeuzkala igartzean. Barikuan bertan atzeman zuten beste laguna. Armak topatu zizkieten biei.

Gertaera hori guztia dena-eta, ikastetxean gaur ez dira ari klaseak ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.