munDUA

Alemaniako presidente federalak dimisioa eman du

Afganistani buruz adierazpen polemiko batzuk egin ostean utzi du kargua Horst Kohlerrek. Parte-hartze militarrak interes komertzialei eusteko beharrezkoak direla zioen.

2010eko maiatzaren 31
14:54
Entzun
Horst Kohler Alemaniako presidente federalak gaur Berlinen jakinarazi du kargua utzi duela. Dimisioa aurkeztu dio Angela Merkel kantzillerrari. Afganistani buruz adierazpen polemiko batzuk egin ondoren utzi du kargua. Duela gutxi Afganistanen izan zen Kohler, eta zioen Alemaniak, munduko merkatuan interes handiak izanik, jakin beharko lukeela parte-hartze militarrak interes komertzialei eusteko beharrezkoak direla.

Alemaniako soldaduak bisitatzen izan zen. Hara joan baino bi egun lehenago eman zion bisitaren berri Afganistango Gobernuari, protokoloa bete gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.