Gaur iluntzean jakingo da Alemaniako hauteskunde orokorrak aurreratzen diren ala ez. HorstKoehlerek, Alemaniako presidenteak, jakinaraziko du bere erabakia zein den 20.15etan telebistaz igorriko den saio batean.
Presidenteari bihar amaitzen zitzaion Gerhard Schroederrek parlamentua disolbatzeko egin zion proposamena onartu edo ukatzeko epea. Mezuaren edukiaz ez da ezer jakingo igorpen momentura arte.
Koehlerek, gaur gauean, Afrikari laguntzeko ekitaldibat zeukan eta bertan behera utzi du. Adituenarabera, presidenteak baiezkoa emango dio Schroederren proposamenari.
Alemania
Alemaniako presidenteak gaur esango du hauteskundeak aurreratzen dituen ala ez
Horst Koehler Alemaniako presidenteak gaur jakinaraziko du hauteskunde orokorrak aurreratzen dituen ala ez. Mezua telebistaz igorriko dute 20.15etan. Gerhard Schroederek Alemaniako kantzillerrak parlamentua disolbatzeko proposamena egin zion eta bihar amaitzen da erabakia hartzeko zuen 21 eguneko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu