Gaur goizean iritsi dira Alemaniako 123 tona zabor nuklear garraiatzen dituen konboia Gorlebengo biltegira. Goizean goiz Poliziak azken etapak dituen 20 kilometroetan zeuden oztopoak kendu ditu errepidetik, eta Kastor izenarekinbataiatutako konboiak abiatu du azken etapa. Modu horretan ostau dute zabor nuklearraren ibilbidea 11 kamioiek, lau protesta egunen ondoren.
Poliziek gurutzatuta zegoen kamioi bat kendu dute errepidetik gaur goizean, eta eserita zeuden 3.000 ekologistak atera ditu. Oztopo horiei esker, gau osoan blokatu dute ekologistek konboia, eta zabor nuklearra atzeratzea lortu dute.
ZABOR NUKLEARRA
Alemaniako zabor nuklearra iritsi da Gorlebengo biltegira, lau protesta egunen ondoren
Konboiak arazorik izan ez dezan errepidean gurutzatuta zegoen kamioia kendu du poliziak goizean, eta eserita zeuden 3.000 ekologistak atera ditu; 20 kilometroko bidea egin dute 123 tona zabor nuklearrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu