Mundua

Alemanian 17 lagun zauritu dira II. Mundu Gerrako bonba bat lehertzean

Hattingen herrian izan da ezbeharra, industriagune batean indusketa lanetan zebiltzala, eta zauri arinak dituzte guztiek. 250 kiloko lehergailua zen.

2008ko irailaren 19a
13:03
Entzun
II. Mundu Gerran (1939-1945) jarri zuten bonba bat lehertu da gaur Alemanian, Hattingen herrian, eta hamazazpi lagun zauritu dira. Denek ere zauri arinak dituzte.

Poliziak jakinarazi duenez, aireko bonba zen, 250 kilokoa. Lur azpian zegoen, metro erdiko sakoneran. Hango industriagune batean indusketa lanetan zebiltzala egin du eztanda. "Langileek zorte handia eduki dute. Entzumeneko arazoak baino ez dituzte", adierazi du suhiltzaile batek.

Indusketan zebilen hondea-makinako gidariak esku batean ebaki arinak izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.