Alemanian borrokak izan dira nuklearren harira
BERLIN. Alemanian borrokak izan ziren atzo Poliziaren eta zentral nuklearren kontrako ekintzaileen artean. Hondakin nuklearrak trenez eramaten ari dira herrialdearen iparraldera, Gorleben hiriko biltegira, eta ekintzaileak trenbidean eta Metzingen herrian egin dituzte protestak, Gorleben ondoan. Poliziak negar gasak eta gomazko pilotak jaurti dizkie ekintzaileei Metzingen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu