Ez da su-etena, barealdia baizik. Hala azaldu du Errusiako Gobernuak. Haren arabera, ostegunean egin asmo duten erasoen etena "errazteko" gelditu dituzte gaur Aleporen aurkako bonbardaketak. Goizaldeko laurak aldera erori dira azken bonbak Siriako hirian. Erasoaldian familia bereko hamalau kide hil direla jakinarazi dute larrialdi zerbitzuek.
Ostegunerako, berriz, zortzi orduko su-etena iragarri dute Errusiako eta Siriako indar armatuek. Gozbernuz kanpoko erakundeei zaurituak artatzeko aukera ematea da berez meniaren helburua, baina NBEk ohartarazi du gutxienez hamabi ordu beharko lituzketela larri dauden zaurituak hiritik ateratzeko.