Eskoziako Gobernuak agindua eman zion atzo aditu independenteekin osatutako batzorde bati,Alex Salmond presidenteak hautesleak nahita nahastu ote zituen ikertzeko. Salmondek berak agindu du ikerketa, zenbait legebiltzarkideren salaketak kontuan hartuta. Eskoziako gobernuburuak sarritan iradoki duenez, 2014ko erreferendumaren bitartez Erresuma Batutik apartatuko balitz, Eskoziak EB Europako Batasunean jarraituko lukeela dioten lege txostenak ditu eskura. Eskoziako oposizioko kideek behin baino gehiagotan eskatu izan dituzte txostenok.
Asteartean Nicola Surgeon lehendakariordeak jakinarazi zuenez, txosten horiek egiteko agindua orain eman die Edinburgok hainbat legelariri. Polemika bizia sortu da horren haritik, eta, azkenean, Salmondek bere jardunari buruzko ikerketa agindu du: «Ikerketaren emaitzak jakinaraziegingo dira. Emaitzok onartu egingo ditut. Legebiltzarkideek ere hala egitea espero dut».
Alex Salmond ikertuko dute, hautesleei gezurrik esan ote zien ebazteko
Eskozia independente batek EBn izan dezakeen tokiari buruz esandakoak aztertuko dizkiote presidenteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu