Mundua

Alex Salmond independentista izendatu dute Eskoziako lehen ministro

Eskoziako Alderdi Nazionalaren 47 diputatuen botoez gain, Berdeen biak ere jaso ditu gaurko bozketan. Orain arteko lehen ministro Jack McConnell laboristak 46 boto bildu ditu.

2007ko maiatzaren 16a
15:23
Entzun
Alex Salmond Eskoziako Alderdi Nazionaleko (SNP) buruzagi independentista izendatu dute gaur eguerdian Eskoziako Gobernuaren lehen ministro.

SNP izan zen maiatzaren 3an Eskoziako Legebiltzarreko hauteskundeetan irabaze, 129 diputatuetatik 47 lortuta. Gaur, hautaketan, Berdeeen bi diputatuen babesa ere jaso du, eta presidente izendatzea lortu du.

Jack McConnell laborista geratu da bigarren gaurko bozketan -orain arteko lehen ministroa izan da-, bere alderdiaren 46 boz jasota.

Salmondek gehiengo sinplean gobernatuko du, SNP ez delako akordioetara iritsi beste alderdiekin. Liberal Demokratekin -orain arte laboristekin egon dira koalizio gobernuan; orain 16 diputatu lortu dituzte- eta Eskoziako Alderdi Berdeekin saiatu da, baina biek akordioari ezezkoa eman diote. Berdeekin, hala ere, elkarlanerako akordioa sinatu dute independentistek. Alderdi Kontserbadoreak -17 diputatu- ez du inorekin koaliziorik eratu nahi izan.

SNPk eta Berdeek elkarlanean aurre egingo diete Eskozian zentral nuklear berriak eraikitzeko Londresko gobernuak dituen planei. Ildo berean, klima aldaketaren inguruko legeria berria indarrean sartzen saiatuko dira, urteroko kutsadura maila murriztu ahal izateko.

SNPk 2010ean autodeterminazio erreferenduma antolatzeko asmoa dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.