Alexandr Ankvab izango da Abkhaziako presidente
ABKHAZIA. Alexandr Ankvab aukeratu dute presidente Abkhazian. Botoen %54,9 lortu du; Xamba hautagaiak %21,02 eskuratu ditu, eta Jadzhimbak %19,82. Guztira 106.000 lagunek parte hartu dute, eta Abkhaziaren historiako parte hartzerik handiena izan da. Europako Batasunak hauteskundeak legez kanpokoak direla adierazi du, ez baititu «hauteskundeak egin diren lekuko esparru konstituzionala eta lege esparrua ezagutzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu