Joan Paulo II.a Eliza Katolikoaren garai hartako buruzagi nagusia tiroka hiltzeko saioa egin zuen 1981ean Mehmet Ali Agca turkiarrak. Harrezkero, espetxean eduki dute gaur goizean libre geratu den arten. Horrenbestez, 29 urte egin ditu kartzeletan: lehendabizi 19 Italian aita santuaren kontrako atentatuagatik. Azken 10 urteak Turkiako espetxeetan egin ditu, Joan Paulo II.aren kontrako atentatua baino lehen egunkari editore baten aurka egindako erasoagatik.
Gaur goizean libre utzi baina segidan militarren erreklutamendu bulego batera eraman dute. Izan ere, Ali Agcak ez du soldadutza egin, eta oraindik egiteko gai den edo ez ikusi nahi dute osasun azterketa baten bidez. Egun 52 urte ditu.
Iragan mendeko 80.eko hamarkadan Turkiko eskuinmuturreko taldeetako kide izan zen Ali Agca, baina argitzeke dago talde horiek eta haien pentsamenduak bultzatu zuten Eliza Katolikoko buruzagiaren kontrako atentatua egitera. Ali Agcak beti azpimarratu izan du berak bere kabuz jardun zuela, inolako talderen babesik gabe.
Joan Paulo II.a zaurituta baina bizirik atera zen tiroketatik. 1983an bisita egin zion espetxean erasotzaileari eta barkatu egin ziola agertu zuen jendaurrean.
Mundua
Ali Agca Joan Paulo II.aren atentatuaren aurkako egilea aske utzi dute
29 urte egin ditu espetxean: 19 Italian aita santua tirokatzeagatik. Beste 10 Turkian hura baino lehenago egunkari baten editorearen baten aurka egindako erasoagatik. Turkiako eskuin muturreko taldeetako kide zen Ali Agca, baina inoiz ez da argitu zerk bultzatu zuen Joan Paulo II.ari eraso egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu