munduA

Ali Khamenei aiatolak ofizialki onartu du Ahmadinejaden agintea

Ahmadinejadek etzi hartuko du presidente kargua. Postu hori betetzen duen bigarren aldia da.

2009ko abuztuaren 3a
13:01
Entzun
Ali Khamenei Irango aiatolak Mahmud Ahmadinejad Irango presidente izateko bere onarpena eman dio gaur. Ahmadinejaden bigarren agintaldia da. Etzi hartuko du presidente kargua ofizialki.

Ekainaren 12an egin zituzten bozak Iranen. Mir Hussein Mousavi hautagai erreformistak bozen %34 lortu zituen eta Ahmadinejadek %63. Emaitza hauek plazaratu eta hurrengo egunetan, Mousaviren jarraitzaileek kale protesta jendetsuak egin zituzten eta iruzurra salatu zuten. Horiei gogor oldartu zitzaizkien segurtasun indarrak, eta gutxienez 11 lagunek galdu zuten bizia. Protesta egileen artean ere ehunka atxiloketa egin zituzten, eta kazetariei debekatu egin zieten "legez kontrako manifestazioen" berri ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.