Iraken inbasioaren ondorena

'Ali Kimikaria', Saddamen erregimeneko buruzagi nagusietako bat, atxilotu du AEBtako Armadak

Saddam Husseinen erregimeneko jeneral nagusietako bat, Ali Hassan Al Majjid 'Ali Kimikaria', atxilotu dute AEBtako soldaduek. Aste honetan atxilotu duten Saddamen Gobernuko bigarren kidea da; Taha Jasin Ramadan Irakeko Gobernu zeneko presidenteordea atxilotu zuten aste hasieran.

2003ko abuztuaren 21a
16:08
Entzun
Estatubatuarren 55 pertsona bilatuenen zerrendan bosgarren postua betetzen du Ali Hassan Al Majjidek. Pentagonoak argitara emaneta soldaduen artean banatu zuen karta-sorta sonatuan 'piken erregea' da atxilotua. Karta-sorta horren bidez Saddam Husseinen Gobernuko kide esanguratsuenak zeintzuk ziren, eta, ondorioz, eurekharrapatu beharreko irakiarrak nortzuk diren, adierazi zaie AEBetako soldaduei.

'Ali Kimikaria'-ri izugarrikeria handiak leporatzen dizkio nazioarteko komunitateak; batik bat, 80ko hamarkadaren amaieran kurduen eta xiietan kontra arma kimikoen bidez egindako sarraskiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.