Saudi Arabia, Egipto eta Errusia aliatuek giza eskubideak urratzen dituztela salatu zuten atzo AEB Ameriketako Estatu Batuek. Estatu departamentuak urtero egiten duen txostenean, ordea, ez da aipatzen haiek urraketarik egiten dutenik. «Giza eskubideen errespetua aldarrikatzea ez da soilik gure atzerri politikaren oinarria, gure politikaren oinarria eta gure kezka nagusia da», esan zuen Estatu idazkari ondoko Paula Dobrianskyk.
Saudi Arabian erlijio askatasunik ez dagoela eta xiitak baztertuta daudela iritzi dio txostenak. Errusian, berriz, egoerak okerrera egin duela dio. Vladimir Putin presidenteak gobernadoreak eskuz izendatzeko erabakia salatzen du, hain zuzen ere.Irakeko, Afganistango edo Guantanamoko kartzeletan egon diren tortura kasuez ez dutela ezer esaten salatu zuten atzo gobernuz kanpoko hainbat erakundeek.Espainian, oro har, giza eskubideak errespetatzen direla zehazten dute AEBek. ETA erakundeak «atentatuen kanpainarekin» segitu duela dio eta erakundearen jarraitzaileek «kale borrokarekin». Segurtasun indarrek abusuak eta tratu txarrak egin dituzten «salaketa sinesgarriak» egon direla gaineratzen du. «Badaezpadako» atxiloketak egitea eta epaiketak atzeratzea arazo dela dio ere.
ESTATU BATUAK
Aliatu batzuek giza eskubideak urratzen dituztela salatu du Washingtonek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu