Txetxeniako hauteskunde batzordeak esan duenez, Alu Aljanovek irabazi ditu atzo han egindako hauteskundeak. Botuen %73,48 lortu zuen Aljanovek, hauteskunde batzordearen arabera, eta ez da bigarren bueltarik egingo. Esan dutenez, zentsuaren %85,24ak eman zuen botua.
Hauteskunde batzordeak jakinarazi duenez, beste sei hautagaietatik inork ez du lortu bozken %6 lortzea.
Hiru egun barru berretsiko dira emaitzak, hautes mahai guztietako aktak jasota.
Hauteskunde prozesuan hurraketak salatu dituzte
Giza eskubideen aldeko erakunde errusiar Memorialek ez ditu ontzat eman Txetxeniako hauteskunde batzordeak emandako emaitzak. Izan ere, hauteskunde prozesuan gauzak ez direla ondo egin iritzi diote.
"Txetxenian ez ziren presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin", esan dute erakundeko ordezkariek. Memorialen iritzian jende gutxiegi joan zen bozka ematera, eta beraz, hauteskundeak bertan behera geratu beharko liratekeela diote. Gainera, eman diren datuak ematea delitua dela jakinarazi dute. Beraien erakundeko jendea hautes mahaietan egon zela esan dute, eta horregaitik dakitela parte hartzea zenbatekoa izan zen.
Txetxenia
Aljanov izango da Txetxeniako presidente berria
Errusiako gobernuaren babesa zuen Alu Aljanovek irabazi zituen atzo Txetxeniako hauteskundeak. Hauteskunde batzordeak emandako datuen arabera, bozen %73,48 Aljaroven aldekoak izan ziren. Ez da bigarren bueltarik izango. Hala ere, hauteskunde batzordeak emandako emaitzekin gustura ez dagoenik ere bada: giza eskubideen aldeko erakunde errusiar Memorialek hauteskunde prozesua ez dela ondo egin salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu