Protestak herrialde arabiarretan

Aljeriak salbuespen egoera kendu du, hemeretzi urteren ondoren

Manifestazioak debekaturik egon dira estatu arrazoiengatik, eta segurtasun indarrek eragotzi izan dituzte

Erredakzioa
2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Hemeretzi urtean Aljeriako kaleetan bilerak, manifestazioak eta martxak egitea debekaturik egon da, estatu arrazoiengatik, eta taldeak kalean izan diren bakoitzeko segurtasun indarrak atera dira kalera edozein adierazpen itotzera. Horrekin hautsi du Abdelaziz Buteflika presidenteak, ofizialki salbuespen egoerari amaiera jarri diola iragarrita, Aljeriako Gobernuaren webgunearen bidez.

Argitzeko dago oraindik Aljeriako Demokrazia eta Aldaketaren Aldeko Nazio Koordinakundeak larunbaterako deitu duen manifestazioa legeztatuko duten: erregimen aldaketa eskatzen dute. Atzo bertan ezetz esan zuen Barne ministroak, salbuespen egoera bertan behera utzi baino ordu batzuk lehenago.

Salbuespen egoera indarrean egon da 1991z geroztik; greba orokor batean eta 2001eko manifestazio batean izandako istiluak erabili dituzte aitzakiatzat.

Maroko ere, aldaketa eskean

Taib Fassi Fihri Marokoko Kanpo ministroak esan du Aljeriako erregimen aldaketa batek mesede egin diezaiokeela Mendebaldeko Saharari buruzko negoziazioari: «Arazoa ez dago gure esku bakarrik; guk erakutsi dugu benetako konpromiso bat hartzeko prest gaudela. Aljeria eta Fronte Polisarioa dira gaitzesten dutenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.