Aljeriako armadak 20 gerrillari hil ditu
ALJER. MUJAO Afrika Mendebaldeko Batasun eta Jihaderako Mugimenduaren Erakundeko gutxienez hogei kide hil zituen atzo Aljeriako armadak, Azawadeko mugatik gertu egindako operazio batean. Aire erasoan hil zituen armadak bost ibilgailutan zihoazen gerrillariak, Huma Auld Abdelali mugimenduko burua tartean. Ordu batzuk geroago, gutxienez hiru polizia hil ziren Aljeriako Tizi Uzu hirian, eraso batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu