Aljeriako ezkontza batean bost lagun hil dituzte tiroz
ALJER. Tebessako probintzian (Aljeria) bost lagun hil zituzten eta beste bat larriki zauritu zuten atzo. Grab herrian ezkontza bat ospatzen ari zirela, bat-batean armekin hornitutako talde bat tiroka hasi zen. Oraindik ez da argitu tiroketaren zergatia. Lehengo astean armadak atentatu bat ezeztatu zuen Magreben.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu