Mundua

Aljeriako kolonizazioa "bidegabea eta basatia" izan zela salatu du Hollandek, baina ez du eskatu barkamenik

Frantziako presidenteak Aljeriako Parlamentuan hitz egin du.

2012ko abenduaren 20a
15:16
Entzun

"132 urtez, Aljeria sistema bidegabe eta basati baten menpe egon zen. Sistema horrek izen bat du: kolonizazioa. Aitortzen dut Aljeriako herriari pasarazitako sufrimendua". Hitz horiekin mintzatu da François Hollande Frantziako presidentea gaur Aljeriako Parlamentuan.

Hollandek gogoan izan ditu 1945eko maiatzaren 8ko Setif eta Guelmako sarraskiak; Aljeriaren independentzia eskatzen zuten milaka herritar hil zituen Frantziak. Ez du barkamenik eskatu, ordea, aljeriarrek eskatzen duten moduan.

"Egiak batu egiten gaitu, ez banatu", azpimarratu du. Aljeriak eta Frantziak harreman ekonomiko onak dituzte, baina kolonizazioaren oroimenak oraindik haserrarazi egiten ditu aljeriarrak. Hollandek esan du bi herrialdeen arteko harremanetan beste aro bat hasi behar dela. "Ekonomiak izan behar du ardatza", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.