Said Sadi Aljeriako oposizioko buruetakoa zauritu egin dute gaur Aljerren, manifestazio batean. Labanarekin zauritu dute, hatzetan. Erregimen aldaketa eskatzeko deitu du martxa haren taldeak —Kulturarako eta Demokraziarako Bilguneak—, eta Sadik salatu du erasoa jaso arren Poliziak ez duela ezer egin.
Madania auzoan egin dute manifestazioa, hogei bat lagunek besterik ez. Polizia ugari izan dute ondoan, eta martxaren kontrako hainbat pertsona ere izan da.