Mundua

Aljerian 11 pertsona hil dira ustez ekintzaile islamistek egin duten erasoan

Hamar soldadu eta erasotzaileetako bat dira hildakoak.

2011ko apirilaren 16a
16:51
Entzun

Kabiliako agintariek gaur jakinarazi dutenez, atzo gauean ekintzaile islamista talde batek armadaren postu bati eraso egin zion, eta hamar soldadu hil zituzten. Azazga herrian gertatu zen erasoa, eta erasotzaileek metrailetak eta lehergaiak erabili zituzten. 

Islamista eta soldaduen artean tiroketa bat izan zela jakinarazi dute Kabiliako agintariek, eta erasotzaileetako bat ere hil zen. Beste erasotzaileak atzemateko operazioa abian da, eta eskualde horretara soldadu gehiago bidali dituzte.

Ikerketa egiten ari direnen arabera, Al Kaedaren Magreb Islamiarraren erakundeak egin du eraso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.