Baionan, Bilbon, Donibane Garazin, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Maulen ez bezala, alkate euskalduna izango dute aurrerantzean ere Idahoko (AEB) hiriburuan, Boisen. Izan ere, David Bieter abokatu euskal-amerikar demokrata, euskal hiztuna, aukeratu dute berriro alkate izateko. 20.556 boto jaso ditu Bieterrek (%64) eta 11.528 (%34) hauren aurkari Jim Tibbs errepublikanoak. Asteartean izan ziren bozak, eta Boiseko Euskal Etxean egin zuen Bieterrek hauteskunde gaueko festa.
2003ko azaroaren 4an hautatu zuten lehen aldiz Bieter Boiseko alkatea, eta lau urteren buruan berriro aukeratua izatea lortu du. Ahalegin horretan Boiseko euskal komunitatearen babesa izan du, Bieter familia erreferentzia handikoa baitzen eta da komunitate horretan. Bai Bieterren gurasoak eta baita ere Bieterren anai-arrebak. Chriss anaia epaile eta Boiseko ikastolako aita da, eta John anaia irakaslea.
Alkate euskalduna izango du berriro Boisek
Botoen %64rekin bigarren aldiz eskuratu du alkatetza David Bieter abokatu euskal-amerikar demokratak. Jim Tibbs errepublikanoen hautagaiak botoen %36 jaso ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu