Allenderen gorpua lurretik aterako dute, Txilen
SANTIAGO. Salvador Allende Txileko presidente ohiaren gorpua hobitik ateratzea onartu du sendiak, haren heriotza argitzeko epaiketan. Isabel Allende alabak, presidente zenak, Augusto Pinochetek estatu kolpea eman zuen egunean bere buruaz beste egin zuela ziurtzat jo du, dena den. Batzuek militarrek hil zutela defendatzen dute oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu