Gaztea, itxura onekoa eta jatorra. Horregatik aukeratu zuen Cristina Fernandezek Amado Boudou presidenteorde izateko, eta berehala klase ertaina eta belaunaldi berriak erakartzeko gakoa bilakatu zen. Epaileek, baina, haren aurkako ikerketa hasi dute, ustezko influentzia trafikoagatik. 2010ean, Ekonomia ministro zela, Banku Zentralarentzat billeteak inprimatzen zituen Ciccione enpresaren ustelkeria kasuan nahasita egon daitekeela uste dute.
Gitarra elektrikoa jo eta BMW motorra gidatzen duen Boudouk txundituta zituen kirchnerista gazteak. Ciccione auzia, baina, kolpe gogorra izan da Fernandezentzat, Boudouren ospea nabarmen ilundu baita.
Amado Boudou, kirchnerismoaren izar berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu