Amazigerak baztertuta jarraitzen du Marokon
Agadirko Udako Unibertsitateak salatu du Marokok iaz amazigera hizkuntza ofizialtzat onartu arren oraindik ere baztertuta jarraitzen duela. Uztailean antolatutako udako ikastaroen bukaera ekitaldian egin du adierazpena unibertsitateak. Azaldu dutenez, hizkuntza normalizatzeko, ezinbestekoa da nortasun agirietan edota gida baimenean ere amazigera erabiltzea. Gainera, esan dute bi hizkuntzak parekatzeko ezinbestekoa dela Marokoko Parlamentuan, administrazioan eta, oro har, eremu publikoan itzulpenak kaskarrak ez izatea, egun gertatzen den bezala. Halere, unibertsitateak uste du egoera ez dela etsigarria, eta hurrengo xedea normalizaziorako oinarriak jartzea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu