munDUA

Amerikako Estatuen Erakundeak Zelaya berriro presidente jartzeko ultimatuma eman dio Hondurasi

Ebazpena onartu du OEAk, Washingtonen egindako batzar nagusian. 72 orduko epea eman dio.

2009ko uztailaren 1a
14:47
Entzun
Amerikako Estatuen Erakundeak (OEA) erabaki du 72 orduko ultimatuma ematea Hondurasi, honek berriz ere Manuel Zelaya jar dezan gobernuko presidente. Ebazpena onartu du OEAk, Washingtonen egindako batzar nagusian.

Hondurasek jaramonik egingo ez balu, OEAk erakundetik bidali egingo du. 1962tik ez dute herrialderik bidali -Kuba kanporatu zuten orduan-.

Bestalde, Europako Batasuneko herrialdeek bertan behera utzi dituzte negoziazioak Amerikako erdialdeko herrialdeekin, Hondurasko estatu kolpea dela-eta. Hala ere, ahalik eta azkarren elkarrizketei berriro ekitea espero dutela adierazi dute EBko herrialdeek.

Hondurasko armadak igandean presidente kargutik kendu zuen Zelaya, estatu kolpea emanda. Roberto Micheletti da orain Hondurasko presidentea. OEA ere horren denaren aurka agertu da.

Zelaya bera parte hartzen ari da Amerikako Estatuen Erakundearen batzar nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.