«Guztion artean aukeratu dugun eredu demokratikoa eta soziala defenditzeko unea da». Hala adierazi du Espainiako errege Juan Carlos Borboikoak, lehen aldiz Errege Etxearen webgunean plazaratutako gutun batean. Erregearen ustez, Espainiaren zailtasunak gainditzeko ezinbestekoa da herritar guztiak batera aritzea eta ahotsak bateratzea: «Egin dezakegun txarrena indarrak bereiztea, desadostasunak sustatzea, ameskeriei jarraitzea eta zaurietan sakontzea da». Frankismoaren osteko trantsizio aldia nabarmendudu, orduan «interes orokorra» gailendu zela iritzita.
Francesc Homs Kataluniako Generalitateko bozeramaileari ez zaio iruditu Espainiako erregeak Generalitateari bidali dionik mezua: «Katalunia konponbideak eskaintzen ari da, eta inondik inora ez dira ameskeriak». Josep Antoni Duran i Lleida CiUk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak gaitzetsi egin du Espainiako erregeak argitaratutako gutuna: «Bitxia da. Batasunerako deia egiten du, eta, gero, ez du errespetatzen aniztasuna».
«Ameskeriei» ez jarraitzeko eskatu du Espainiako erregeak
CiUko Duran i Lleidak erregeak argitaratutako gutuna gaitzetsi du, uste baitu «aniztasuna» ez duela onartzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu