AMIAren auziagatik sei lagun atxilotzeko eskatu du Interpolek
BUENOS AIRES1994an AMIA mutualitate juduaren kontra izandako atentatuaz galdekatzeko, Argentinako Justiziak eskatutako bederatzi lagunetik (zortzi irandar eta libanoar bat) sei atxilotzeko eskatu du Interpol nazioarteko poliziak. Buenos Airesen du egoitza AMIAk. Argentinako epaile batzuk eta Israelek Teheran daukate atentatuaren erantzuletzat. 85 hildako eragin zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu