bakearen nobel saria

Amnesty Internationalek Txinari exijitu dio esateko non daukan Liu Xiaoboren emaztea

Freedom Now eta Human Rights erakundeek diote Bakearen Nobel sariaren andrea etxeko atxiloaldian dagoela.

2010eko urriaren 11
15:46
Entzun
AI Amnesty International erakundeak Txinako Gobernuari eskatu dio esateko non daukan Liu Xiaobo txinatar disidente eta 2010eko Bakearen Nobel sariaren emazte Liu Xia. "Berehala" argitzeko galdegin dio. Liu Xiaobo preso dagoen kartzelara atzo sariaren albistea ematera joan zenetik ez dago emakumezkoaren berririk. Txinaren jazarpena gaitzetsi du AI-k.

Freedom Now eta Human Rights in China erakundeek diote etxeko atxiloaldian dagoela Liu Xia, eta telefonoa erabiltzeko eta bisitak jasotzeko debekua duela.

Liu Xiaobok Txinako erreforma demokratikoak aldarrikatzen ditu, alderdi bakarreko sistema salatu, eta giza eskubideen errespetua eskatu. 2008ko abenduaren 25etik preso dute 11 urteko zigorra betetzeko.

Dalai-lamak Txina kritikatu du, Chavezek babestu

Txina Liu Xiaobo disidente txinatarrari Bakearen Nobel saria ematearen kontra agertu izana ez zaio gustatu dalai-lama Tibeteko buruzagi erlijioso eta politikoari, eta uste du herrialde hark "aldatu" egin beharko lukeela. "Txinak ez ditu aintzat hartzen iritzi desberdinak. Pentsatzeko modu zaharra dute ildo gogorreko kideek. Txinako herritar denak salbatzeko, gizarte gardena eta irekia behar da".

Dalai-lamak berak 1989an jaso zuen Bakearen Nobel saria, "Tibeten askatasunaren aldeko lanagatik eta indarkeriaren aurka azaltzeagatik". Tibeteko Eskualde Autonomoa Txinaren menpean dago.

Aldiz, Hugo Chavez Venezuelako Gobernuko presidenteak salatu egin ditu Txinako politikak jasotako kritikak. "Gora Txina!", egin du oihu Chavezek telebistan egindako agerraldi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.