istripua

Amsterdamen irauli den pontoian patroia bakarrik zihoala uste du Poliziak

Kanalak zeharkatzeko erabiltzen den pontoietako bat da zamaontzi batek jota irauli dena, eta bidaiarien bila aritu dira goizean.

2010eko urriaren 22a
15:23
Entzun
Gaur goizean zamaontzi baten kolpea jaso duen pontoiean patroia bakarrik zihoala uste du Herbehereetako Poliziak. Goiz guztian pontoian egon zitekeen bidaiarien bila aritu dira erreskate taldeak, baina itxura guztien arabera patroia da desagertuta dagoen pertsona bakarra; litekeena da zamaontziak jo duenean eguneko lehen bidaiarien bila joatea.

Pertsonak kanalak zeharkatzeko erabiltzen diren bidaiari ontziak dira, eta goizero jende asko erabiltzen du lantokira edo eskolara joateko. Gaur, ordea, gehiegi ez zihoazela uste zen hasieratik Herbehereetan oporrak dituztela aste honetan. Amsterdam Rynkanaal kanalean gertatu da istripua, Nieuwer

Ter Aa eta Breukelen herrian artean, Amsterdam eta Utrecht artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.