Amsterdamgo Schipol aireportuko 1 eta 2 terminalak hustu ditu Poliziak, bonba abisu batengatik. 3. terminalak zabalik jarraitzen du. Hala jakinarazi du NOS telebista kateak.
De Telegraaf egunkari digitalak jaso duenez, mehatxua komunetan dagoen lagun batek egin du, bere esku bonba bat duela esanez. Poliziak mehatxua egin duen gizona atxilotu du. Segurtasun neurri bereziak hartu dituzte, eta larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak aireportuaren inguruan bildu dira.
Momentuz hegaldien lurreratze eta aireratzeetan arazorik ez dagoela azaldu dute.