Errusia

Ana Politkovskaya kazetariaren ustezko hiltzaileak atxilotu dituzte

Errusiako fiskal nagusiak jakitera eman duenez, 10 pertsona atxilotu dituzte Anna Politkovskaya kazetaria hiltzea leporatuta. Yuri Chaika fiskal nagusiak esan du hilketaren ikerketan “aurrerapen handiak” egin dituztela. Bere hitzetan, “Txetxeniar jatorriko Moskuko kriminal talde bateko buruak zuzendu zuen” hilketa.

2007ko abuztuaren 27a
17:51
Entzun
Anna Politkovskaya kazetaria hiltzea leporatuta hamar pertsona atxilotu dituzte. Yuri Chaika Errusiako fiskal nagusiak aitortu duenez, hilketaren ikerketan “aurrerapen handiak” egin dituzte. Bere hitzetan, “Txetxeniar jatorriko Moskuko kriminal talde bateko buruak zuzendu zuen taldea” hilketa burutzeko.Halaber, onartu du ustezko hiltzaileen artean zerbitzu sekretuetako kide bat dagoela.

Vladimir Putin presidentearen kritikoa

Politkovskaya 2006ko urriaren 7an erahil zuten bere etxeko atarian bularrean eta buruan tiro egin ondoren. ‘Novaya Gazeta’ egunkarian lan egiten zuen eta Vladimir Putin Errusiako presidenteaz jarrera oso kritikoa agertu zuen. Bere idatziak maiz polemika sorrarazi dute. Errusiako armada eta Gobernuaren jokabidea kondenatu zuen eta giza eskubideen alde eta zuzenbidearen defentsan lan egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.