Anaia Musulmanek Mohamed Mursi erreserbako hautagaia babestuko dute Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetarako, lehengo programari eutsita. Hauteskundeen Batzordeak hamar hautagai lehiatik kanporatu zituen herenegun, tartean Khairat el-Xater, Anaia Musulmanen Askatasuna eta Justizia Alderdiko hautagai nagusia. El-Xaterrek helegitea jarri du Hauteskunde Batzordearen aurka, baina atzera bota dute. Epaiketaren erabakia «harriduraz» jaso dute Anaia Musulmanek, baina presidentetzarako lehian jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute, «Egiptoko aro berrirako programa martxan ipintzeko».
El-Xaterrek Junta Militarrari leporatu dio boterean jarraitu nahi izatea, eta Konstituzio Batzordearen osaketa zaildu duela salatu du: «Niri gertatutakoa krimena da, ez gaude herrialdearen benetako aldaketa politikoaren aurrean. Aurreko erregimenak agintzen du».
El-Xater kartzelan egon zen hamar urtez Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren garaian. Hauteskunde Batzordeak arrazoi horrekin kanporatu du bozetatik, eta Anaia Musulmanek salatu dute Hauteskunde Batzordea ez dela benetako trantsizioa egiten ari. Manifestaziora deitu dute datorren asteko ostiralerako, eta bertan izango dira Hazem Abu Ismail salafistaren aldekoak ere.
Anaia Musulmanek beste presidentegai bat babestuko dute
Bozetatik kanporatu dute Khairat el-Xater, eta hark salatu du Junta Militarrak boterean jarraitu nahi duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu