Askatasuna eta Justizia Anaia Musulmanen Egiptoko alderdiak xaria ezarriko duela iragarri du, eta alkohola debekatuko duela. «Turismoak ez du zertan mozkorkeria eta biluztea esan nahi. Egiptoarrak oso erlijiosoak gara, eta ez dugu hori nahi», baieztatu du Sobhi Salehek, Anaia Musulmanen goi kargudun batek.
Fiskaltzak, berriz, giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko hamazazpi erakunderen egoitzak ikuskatzeko agindua eman du, atzerriko laguntza jasotzen dutelakoan.
Anaia Musulmanek xaria ezartzeko asmoa agertu dute Egipton
Giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundeen egoitzak ikuskatzeko agindua eman du Fiskaltzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu