EGIPTO

Anaia Musulmanen burua atxilotu dute Kairo kanpoaldean

Saad El Husseini alderdiko Kontseilu Espiritualeko kide da. Uztailaren 3an Egiptoko armadak estatu kolpea eman zuenetik, ehunka izan dira atxilotuak izan diren Anaia Musulmanetako kideak.

2013ko irailaren 3a
08:38
Entzun

Atxilotutako buruzagi gehienei "indarkeria sustatzea" egotzi diete, elkarretaratze handiak antolatuta gobernuari aurre egiten ari zaizkiolakoan. "Indarkeria eta manifestarien hilketa sustatzeagatik" atzeman zuten, hain justu, Mohamed Badie anaidiko lider espirituala abuztuaren 20an. Ekainaren 30eko eta uztailaren 8ko istiluen erantzule egin dute Badie.

Sayed Nagida Anaia Musulmanetako kideak salatu du mugimendu islamistaren aurkako jazarpen kanpaina bat dagoela. "Zerrendak ari dira bidaltzen gure izen-abizenekin, lanean gora egin ez dezagun", azaldu du.

Protestekin jarraituko dutela iragarri du, nolanahi ere: "Anaia Musulmanen aurkako jardun honek ez du inola ere arazoa konponduko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.