MUNDUA

Anaia Musulmanen desegitea prestatzen ari da Egiptoko Gobernua

Hani Mahana Egiptoko Gizarte Segurantzako Ministerioko bozeramaileak 'Al-Akhbar' kazetan jakinarazi du Anaia Musulmanak desegiteko erabakia hartua duela gobernuak, baina lehen ministroaren albokoak zehaztu du halako erabakirik oraindik ez dutela hartu.

2013ko irailaren 6a
13:48
Entzun

Uztailaren 3ko estatu kolpeaz geroztik, ilegalizazioaren mamua ibili da Anaia Musulmanen inguruan, eta Egiptoko Gobernuak erakundea desegiteko erabakia hartu duela argitaratu du gaur 'Al-Akhbar' egunkari ofizialak. Talde islamistako kideen testigantzak jasotzeko epea amaituta hartu bide du erabakia Gizarte Segurantzako ministro Ahmed al-Bareik. Hain zuzen ere, taldeak zituen ustezko armategien eta leherkarien inguruan galdekatu dituzte Anaia Musulmanen kideak.

Erabakia datozen bi egunen buruan ofizial egingo dutela eta prentsaurreko batean ministroak erabakiaren berri emango duela eman du aditzera Mahanak. Baina lehen ministroaren alboko Xerif Xawkik ukatu egin du Anaia Musulmanak desegiteko erabakia dagoeneko hartua dutenik.

Estatuko Epaileak izeneko taldeak, Anaia Musulmanen erakundea desegiteko eskatu zion gobernuari pasa den astelehenean. Gainera, talde islamistako buruzagi espiritualaren bulegoa ixteko ere eskatu zieten epaileek gobernuari. 

Anaia Musulmanen erakundea, 1928an sortu zuen Hasan el-Bannak eta islamaren doktrina oinarri duen taldea da. 1954an legez kanporatu egin zuen taldea orduan agintean zegoen buruzagiak, Gamel Abdel Naserrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.