Anaia Musulmanen jarraitzaile gazte bat hil da, oposizioarekin izandako borroketan

2012ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Hamabost urteko gazte bat hil da Egiptoko Damanhur herrian, Anaia Musulmanen jarraitzaileen eta Egiptoko oposizioaren artean izandako borroketan. Askatasuna eta Justizia alderdiak jakinarazi duenez, Anaia Musulmanen jarraitzailea zen hildakoa, eta oposizioko hainbat lagun alderdi horren egoitza batera sartzean hasitako istiluen ondorioz hil zen. Osasun Ministerioaren arabera, beste 60 bat lagun ere zauritu ziren istiluetan.

Egiptoko presidentetzak gaztearen heriotzaren inguruko ikerketa bizkortzeko eskatu dio fiskaltza nagusiari, baita igaro den astean hildako Apirilaren 6ko Mugimenduko kidearena ere. Martiriak gogoratzeko deitutako protesta batean hil zuten, buruan jasotako tiro baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.