Kea eta odola Errusiako goiz argian. Moskuko metroko sarraskiak Kaukasora eraman du erruaren zama: independentista txetxeniarrak islamista fanatikoak edo terrorista sasikumeak beste batzuen hitzetan dira susmagarriak. Eta horiekin batera agintari txetxeniarrak, haiek zibilak jomuga izan dituen atentatu odoltsua erabat gaitzetsi badute ere.
Errusiako presidente Vladimir Putinek, baina, ez du erreparorik izan zuzenean Aslan Maskhadov Txetxeniako presidentea atentatuaren erantzule egiteko «froga beharrik izan gabe». Txetxeniarrek, hala ere, 1999ko irailean Moskun bertan izandako atentatuak gogorarazi dituzte, orduan bezala orain ere zerbitzu sekretuak bonbaren atzean dauden susmoa agertzeko.Atentatuak Putinek Txetxenian daraman politika errepresiboari lagundu besterik ez dio egingo, egileak ekintzaile txetxeniarrak izan edo Moskuren zerbitzu sekretuak. Errusiako lehendakaritzarako bozetatik hilabetera gertatu da, eta horri esker Kremlineko tsarra terrorismoaren kontrako soldadu gupidagabe eta Errusiako batasunaren defendatzaile adoretsu agertuko da martxoaren 14an. Baina atzoko atentatuak beste zerbait ere azaleratu du: Putin ez dela gai izan 1999ko agindua betetzeko, hau da, Errusian segurtasuna bermatzeko. Bai, ordea, herritarren beldurra eta gorrotoa bere politikari eusteko erabiltzeko.
Terrorismoaren argudioaz independentismoakriminalizatu du Errusiako presidenteak eta elkarrizketari ate guztiak itxi. Bitartean indarkeriak aurrera segitzen du. Moskuko eztanda goiztiarrean edo Grozniko odoluste etengabean.
ANALISIA. Kea, odola eta beldurra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu